Ongi Etorri!

Kaixo!!
Blog honetan elikadurari buruz hitz egingo dut. Osasuntsuak diren eta ez diren elikagaiak aztertzen saiatuko naiz. Horretarako leku desberdinetatik ateratako informazioa bildu eta aztertuko dut. Espero dut interesgarria izatea.

2010-05-29

Enriketo arratoiaren ipuina

Hona hemen interneten aurkitu dudan asko jateari buruzko ipuin bat. Johanna Martinez de Imerik bidalitakoa da Guatemalatik. Zati baztuk umeentzat gogorregiak iruditu zaizkidanez kendu izan ditut, baina benetazko ipuin ikusi nahi baduzue web gunera joan. Ipuina honela dio:

Bazen behin arratoi lotsati bat, haginak okerrak zituena, begizehiarrak zituena eta belarri bat txarto zuena, katu baten ia jan ziolako.
Enriketo deitzen zen arratoia. Gurasoak galdu zituen eta beste arratoi batzuez inguratuta hazi zen. Hauek bizi behar zuten Guatemalako merkatu batean lan egiten.
Gabon gaua egunean beti bezala gose ziren eta erabaki zuten eta erabaki zuten janari bila ateratzea. Jendea merkatuan botatzen zuen janariaren artean bilatzen hazi ziren. Enriketo usainak eta zaporeak detektatzeko abilezia handia zuenez, bilatzaileen artean burua zen. Horregatik, senideentzat janari gehien lortzen zuena zen.
Goiz hartan lortu zuen: Urdaiazpiko zatiak, pizza, txorizoak, banank, ogia eta gabonetako gaileta batzuk.
-Ze ondo- esan zuen Enriketo
Bere lagunak bildu zituen eta gabon gaua ospatzen hazi ziren. Beraien sabelak bete arte jan zuten. Gaueko zortzirak inguruan ezin ziren beraien kobazulotik mugitu, baina Enriketo atera zen ea zertxobait gehiago aurkitzen zuen postrerako. Kaletik zihoala PUM!!! kotxe batek gainetik pasatu zion eta bere sabela beteta zuelarik errepidearen beste aldera eraman zuen.
Bat-batean esnatu egin zen eta arratoi asko ikusi zituen bere inguruan. Hasiera batean pentsatu zuen hilda zegoela, baina bat batean norbaitek esan zion:
-Enriketo, eskerrak begiak ireki dituzula, bizirik zaude!!
Azkenean dena susto batean geratu zen. Kotxea Enriketo janaria bilatzen zegoen lekuaren kontra joan zen. Arratoiak kolpea entzunda kalera irten ziren eta Enriketo ikusi zuten lurrean botata.
Etxera eraman zuten eta hor zaindu zuten sendatu arte. Orduan, Enriketo zin egin zuen ondo portatuko zela eta sabela beteta zuenean ez zuela janari gehiagorik bilatuko, hau da, ez zela berekoia izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario